Emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpena dimentsio guztietan (fisikoa, psikologikoa, sexuala, sinbolikoa …) irmoki baztertzea.
Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuak sustatutako kanpaina honek, gazteak indarkeriaren inguruan sentsibilizatzea du helburu. Ideia nagusia musika gazteekin lotzetik abiatzen da, askotan ihes egiteko modua, adierazpena, aisialdia eta sentimendu eta pentsamenduen hiztuna izanik.
Musikaren bidez beren bizitzan topatzen dituzten portaera bortitzei aurre egiteko ahalduntzea nahi dugu. Sexu orientazioaren indarkeria, generoa, lodifobia…
“ASKE MAITE” / QUIERE LIBRE sustatzea ezinbestekoa da guretzat, pertsona bat bere moduan eta inolako loturarik gabe, maitatzearen garrantzia barneratzeko.
Musika gustokoa duzu?
Urte osorako Spotify Premium-eko harpidetza bat irabazi nahi al duzu?
Oso erraza da.
Hemen duzu nola lortu:
LEHIAKETA
LAIA eskola
www.laiaeskola.eus
info@laiaeskola.eus